Prentsa oharrak

2024/05/20

Autoritateak.eus, pertsona-izenen autoritateak bateratzeko tresna

Eusko Ikaskuntzak eta Euskal Autoritateen Lantaldeak gaur sinatutako hitzarmenaren bidez, atari berriak euskarazko pertsona-izenen autoritate arautuak eta bateratuak ikusgai jarriko ditu, liburutegiek, komunikabideek eta toki-entitaeek eskura izan ditzaten.

Informazio gehiago

2024/05/17

Itziar Laka, Eusko Ikaskuntza-LABORAL Kutxa Humanitateak, Kultura, Arteak eta Gizarte Zientzien Saria 2024

Hizkuntzalariak euskarari eta elebitasunari egin duen ikerketaren bitartez, euskararen eta Euskal Herriko garapen zientifiko eta kulturaren inguruan ekarpen nabarmena egin du.

Informazio gehiago

2024/05/07

Ikuspegi queer-feminista eta garaikidea duen euskal mitologiari eta kulturari buruzko poetika-musikarako proposamen batek irabazi du Eusko Ikaskuntza-LABORAL Kutxa Gazte Saria 2024

Umorea eta poesia baliatu dituzte Maite Aizpuruak eta Garazi Navasek aurkeztutako `Adarbakarra eta soinujolea´ diziplina arteko proiektuan, gaur egungo euskal topikoei buruz gogoeta egiteko.

Informazio gehiago

2024/04/11

Iñaki Martínez de Lunak Eusko Ikaskuntzaren Manuel Lekuona 2023 saria jaso du

Eusko Ikaskuntzako lehendakaria eta Arabako diputatu nagusia bat datoz Araban euskara biziberritzeko egin duen ekarpen garrantzitsuarekin.

Informazio gehiago

2024/02/15

Eusko Ikaskuntza-LABORAL Kutxa Sarien 2024ko deialdia zabalik da

Apirilaren 7an bukatuko da Humanitateak, Kultura, Arteak eta Gizarte Zientzien arloetako curriculumak onartzeko epea, baita gazteentzako sormen edo ikerketa proiektuak aurkezteko epea ere.

Informazio gehiago

2024/01/26

Eusko Ikaskuntzaren XIX. Kongresuak jendartearen eta lurraldearen kohesioaren aldeko Herri itun baterako proposamenak egingo ditu

Urriaren 2tik 4ra izango da Gasteizen, “Elkartzen Gaituena / Lo que nos une / Ce qui nous rassemble” lelopean.

Informazio gehiago

2024/01/09

Eusko Ikaskuntzaren XIX. Kongresuak badu irudia

2024ko urriaren 2tik 4ra izango da Gasteizen, “Elkartzen Gaituena / Lo que nos une / Ce qui nous unit” lelopean.

Informazio gehiago

2023/12/15

Eusko Ikaskuntzaren eta Noticias Taldearen arteko hitzarmena

Euskal gizartearentzat interesgarriak diren sakoneko edukiak irekian zabaltzeko bi erakundeen arteko lankidetza esparrua ezartzen du gaur sinatutako akordioak.

Informazio gehiago

2023/11/29

Euskonews, 25. urteurrena

Zientzia, kultura eta gizarte-berrikuntzan aitzindari den euskal aldizkari digitala 1998az geroztik argitaratu da, eta informazio- eta dokumentazio-funts garrantzitsua bildu du irekian kontsulta daitezkeen 780 zenbakietan.

Informazio gehiago

2023/11/20

Adimen artifiziala: arriskuen gainetik, aukerak

Eusko Ikaskuntzak eta Jakiundek antolatu duten aurkezpen eta eztabaida saioan Adimen Artifiziala izan dute hizpide, RIEV-Revista Internacional de los Estudios Vascos aldizkariaren 67.2 zenbakiaren aurkezpenean.

Informazio gehiago